XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantzi'ko gertaerak eta Errusi

Prantzi aldean komunistak astoratu zaizkigu oraingo onetan.

Lavat bertako agintariak, oraintsu erabaki garrantzitsu batzuek agertu dituala, eta ori aitzakitzat arturik, aldi gogorrean ipiñi dute Prantzi'ko gobernua.

Badirudi ordea, Lavat garaille dala.

Orrela obe.

Norbaitzuk gogaketa egoki bat egin dute, Prantzi'ko gertaera oek dirala ta.

Izan dituzute begi argiak: azpitik izkutuan, zer edo zer ikusi dutenak.

Errusitarrak alegia ibilli dirala kontu oetan, edo....

Ni ere, oekin nago Errusiko komunista agintariak, beste nazioetako matxinadak antolatzen iaioak dituzu-ta.

Begira.

Oraintxe denbora gutxi dala Mosku, Errusiko erri nagusian mundu guziko komunistak batzar bat egin dute.

Bai ta ere, asmo bereziak agertu.

Denak etzituzten agertuko, baño, jakin erazi dutena naikoa da zer nai duten ongi ezagutzeko.

Mundu guziko langilleai erreboluzio bidea erakutsi bear omen zaie, esan dute Mosku'n.

Au da, Errusia'n egin zutena munduan zear, mundu guziko nazioetan barrena egin bear dala.

Asmo au betikoa dute.

Baño oraingo batzar nagusi orretan, berpiztu, iñoiz baño kemen aundiaguarekin azaldu eta orren alde, lan gogorrak egin bear omen dira.

Errusia zenbait naziokin adixkide azaltzen zaigu.

Azalez beintzat....

Errusitarrak Prantzesakin adixkide agertu zaizkigu oraindik denbora gutxi dala.

Ain adixkide ezik, ba zirudin anai maitekor bi zirala....

¿Bai e?.

Mosku'ko batzar orretan diote, ori ez dala egia.

Au da Errusiari komeni zaion bitartean adixkide agertuko dala, baño adixkidetasun ori baztertzea erabakiko duanean, jakiña, prantzesak ere baztertuak izango dirala.

Ikusten da, bai, ikusten da.

¡Ori dek jendea!.

Piatu diteke oiekin alajaña.

Adixkide azaletik, baño, izkutuan komunistak izandu dira, noski, Errusi'tarren aginduz, Prantzi'n orain izan dan matxinada onen egilleak.

¡Laval jauna, Prantzi'ko gobernuaren aurrekoa!, joan berriz ere, Errusi'ra.

Adiskide onak billatu dituzu alderdi aietan.

A zer nolako estuasuna eman dizuten oraintxe, zure adixkide oriek....

ARTETXE'tar Joseba.